KIROL BARRERAK

KIROL ELKARTE FEDERAZIOARI ATXIKITA

LIZENTZIA ETA AISIALDI TXARTEL

PERTSONENGAN ERAGINA IZAN DUTE FEDERAZIOKO ZERBITZU EZBERDINEK

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak desgaitasuna duten pertsonei kirola egiteko aukera bermatu nahi die, bidean dauden oztopoak ikusaraziz eta ezabatuz, kirol praktika eta kirolaren bitarteko inklusio soziala sustatuz.

Kirola egin nahi duten pertsonek eguneroko bizitzan aurkitu ditzaketen oztopoak desagerrarazi nahi ditu #KirolBarrerak kanpainak.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak kanpaina honekin jarraitzen duen helburua da herritarren laguntza lortzea, dagoeneko #KirolBarrerak kendu dituzten espazioak edota oraindik hobetu beharra daukaten espazio haiek ikusarazteko.

10

KIROL BARRERA KENDU

BEHARREKOAK 

1. Barrerak, fisikoak

barrerak-fisikoak Kirolaren ateak gizarte osoari zabaltzeko lan egiten dugu, eskailera bat dagoenean arrapala bat jar dadin, aldagelak, igerilekuetarako sarbideak, gimnasioak, etab. gizarte osoari egokituta egon daitezen.

2. Barrerak, mentalak

barrerak-mentales Aniztasunari arreta emateko oztopoak kentzeko lan egiten dugu. Edozein pertsonak jasotzen duen arreta integrala eta unibertsala izatea nahi dugu. Zuzeneko arretan lan egiten duten pertsonak prestatzen eta ahalduntzen dihardugu, kirol-esperientzia hasieratik atsegina izan dadin instalazioen erabiltzaile guztientzat.

3. Barrerak, prestakuntzakoak

barrerak-formativas Ezgaitasunari eta kirolari buruzko material didaktiko ezari aurre egiteko lanean dihardugu. Hezitzaileak ahalduntzeak duen garrantzian sinesten dugu, pertsona guztiek kirola eskuragarri izan dezaten.

4. Barrerak, kirola hautatzeko

kirola-aukeratu Kirola egin nahi dutenen artean aurkitzen dugun erronka handienetako bat gainditzeko lan egiten dugu: kirol zentroetan eta ikastetxeetan laguntza teknikorik ez izatea. Oztopo horietako batzuk honako hauek dira: igogailuak, taka-takak, aulki bereziak, material egokia, aldagela egokituak eta aldagelarako asistentzia.

5. Barrerak, egokitutako zentrorik aurkitzeko

barrerak-zentro-egokitua Mugikortasun, hiperestimulazio, behar sentsorial eta behar kognitibo desberdinak dituzten kolektiboek ez dute kirola egiteko ad hoc espaziorik. Adibidez, TEA (autismoa) edo portaera-nahastea duten pertsonek espazio lasaiak behar dituzte, estimulu handirik gabekoak (zaratak, argiak, etab.). Gaur egun, Gipuzkoan ez dago ezgaitasun larria duten pertsona dependenteenei laguntzeko eta haiek kirola egiteko leku edo areto berezirik.

6. Barrerak, familia-inguruneetan

barrerak-ingurumen-familia

Gainbabesa da, askotan, desgaitasunen bat duen norbaitek kirola egin dezan oztopo ohikoenetako bat. Familiengan konfiantza sortzeko lan egiten dugu, beldurrak desager daitezen. 

7. Barrerak, komunikatzeko

barrerak-komunikazioa Ahalegina egiten dugu espazio eta material didaktikoen seinaletika irisgarria izan dadin eta piktogramak, erraz irakurtzeko baliabideak, braillea, zeinu-hizkuntza eta abar izan ditzan.

8. Barrerak, ekonomikoak

barrerak-ekonomikoak Normalean, jardueraren kostua handiagoa izaten da, laguntza-beharrak direla eta. Desgaitasuna dutenentzako kirola egiteko oztopo izan ez dadin lan egiten dugu.

9. Barrerak, garraio publikoa erabili ahal izateko

barrerak-garraioa Oraindik ere, udalerri askotan, beti gizarte osoarentzat irisgarria ez den garraio-eredu bat aurkitzen dugu. Egoera hori aldatzeko lan egiten dugu.

10. Barrerak, sostengurako

barrerak-babesak Udalerri guztietan laguntza komunitarioa errazteko lan egiten dugu, kirol klub, elkarte, udal entitate eta abarren arteko lankidetza sareak sustatuz.

IDENTIFIKATU ZURE HERRIKO KIROL- BARRERAK

Mila esker #KirolBarrerak programako kide izateagatik. Mesedez, konta iezaguzu zein oztopo aurkitu duzun. Ahal dugun guztia egingo dugu entzun gaitzaten eta errealitate hori alda dezaten. Zure sare sozialetan #KirolBarrerak hashtag-a erabiltzea gomendatzen dizugu.

Gogoan izan kanpaina honen helburua dela, halaber, pertsona guztiei kirola egiteko aukera ematen dieten kirol zentroak ikusaraztea.

Aurkitu duzun barrera ikusten laguntzeko argazkia igo dezakezu.

    Ze kirol-barrera topatu duzu?


    OHARRA: Behean partekatzen duzun edukia gure aktibo digitaletan erabil daiteke kanpaina birala bihurtzeko.

    Web-horri honen baldintzekin ados nago.

    Partekatu

    DEKALOGOA

    IRISGARRITASUN UNIBERTSALAKirol espazioek irisgarritasun unibertsalaren eta pertsona guztientzako diseinuaren ikuspegia izan beharko dute.
    espazio unklusiboakESPAZIO INKLUSIBOAKKirol espazioek gizarte osoarentzat inklusiboak izan beharko dute.
    LANGILE KUALIFIKATUAKKirol- esparrua osatzen duten langile guztiek erraztasunak eman beharko dituzte edozein pertsonak kirola egin ahal izateko.
    KIROL ESKAINTZA INKLUSIBOAKKirol- esparrua osatzen duten langile guztiek erraztasunak eman beharko dituzte edozein pertsonak kirola egin ahal izateko.
    elkarbizitza ELKARBIZITZAUdal kiroldegi guztietan pertsona guztientzako eskaintza espezifikoak eta inklusiboak egon beharko dira.
    PERTSONA AUTONOMOAKKirol- esparrua osatzen duten langile guztiek erraztasunak eman beharko dituzte edozein pertsonak kirola egin ahal izateko.
    colegios-adaptadosEGOKITUTAKO IKASTETXEAKBeharrezkoa izanez gero, ad hoc espazioak egokituko ditugu ikastetxeetan edo kiroldegietan mugikortasun arazoak, hiperestimulazioa, behar sentsorialak, behar kognitiboak eta abar dituzten taldeentzat.
    ahaldundutako-familiakAHALDUNDUTAKO FAMILIAKKonfiantzazko loturak sortuko ditugu familiekin, beharrak aztertu eta esku hartzeko aukerarik onenak bilatzeko, beldurra, zalantzak eta abar atzean utzita.
    irakurketa-erraza IRAKURKETA ERRAZAMaterial didaktikoak eta informatiboak diseinatuko ditugu, pertsona guztien komunikazio beharrak kontuan hartuta. Horrela, piktogramak, irakurketa erraza, braillea, zeinu-hizkuntza, etab. erabiltzea normalizatuko da.
    ingurune-anitzak INGURUNE DESBERDINAK/ INGURUNE ANITZAKAniztasunarekin atseginagoak diren inguruneak sortuko ditugu, inklusioa, justizia eta elkartasuna sustatuz.

    DEKALOGOA

    IRISGARRITASUN UNIBERTSALA

    irisgarritasun-unibertsala Kirol espazioek irisgarritasun unibertsalaren eta pertsona guztientzako diseinuaren ikuspegia izan beharko dute.

    ESPAZIO INKLUSIBOAK

    espazio-inklusiboak

    Kirol espazioek gizarte osoarentzat inklusiboak izan beharko dute.

    LANGILE KUALIFIKATUAK

    langile-kualifikatuak

    Kirol espazioek gizarte osoarentzat inklusiboak izan beharko dute.

    KIROL ESKAINTZA INKLUSIBOAK

    Kirol- esparrua osatzen duten langile guztiek erraztasunak eman beharko dituzte edozein pertsonak kirola egin ahal izateko.

    ELKARBIZITZA

    elkarbizitza

    Udal kiroldegi guztietan pertsona guztientzako eskaintza espezifikoak eta inklusiboak egon beharko dira.

    PERTSONA AUTONOMOAK

    Kirol- esparrua osatzen duten langile guztiek erraztasunak eman beharko dituzte edozein pertsonak kirola egin ahal izateko.

    EGOKITUTAKO IKASTETXEAK

    egokitutako-ikastetxeak

    Beharrezkoa izanez gero, ad hoc espazioak egokituko ditugu ikastetxeetan edo kiroldegietan mugikortasun arazoak, hiperestimulazioa, behar sentsorialak, behar kognitiboak eta abar dituzten taldeentzat.

    AHALDUNDUTAKO FAMILIAK

    ahaldundutako-familiak

    Konfiantzazko loturak sortuko ditugu familiekin, beharrak aztertu eta esku hartzeko aukerarik onenak bilatzeko, beldurra, zalantzak eta abar atzean utzita.

    IRAKURKETA ERRAZA

    irakurketa-erraza

    Material didaktikoak eta informatiboak diseinatuko ditugu, pertsona guztien komunikazio beharrak kontuan hartuta. Horrela, piktogramak, irakurketa erraza, braillea, zeinu-hizkuntza, etab. erabiltzea normalizatuko da.

    INGURUNE DESBERDINAK/ INGURUNE ANITZAK

    ingurune-anitzak

    Aniztasunarekin atseginagoak diren inguruneak sortuko ditugu, inklusioa, justizia eta elkartasuna sustatuz.

    JARRI KIROLA PERTSONA GUZTIEN ESKURA

      Hileko ekarpena 10€20€50€

      Ados nago web horri honen baldintzekin.


      Telefonoa: 943 462 514

      Helbidea: Anoeta Ibilibidea 5,
      20014 Donostia-San Sebastian Gipuzkoa

      Zerbitzu arreta: Astelehena-Osteguna: 9h-14h / 15h-18h
      Ostirala: 9h-15h (Uztaila eta Abuztua: 9h-15h)